Baldintza orokorrak

BandaBeat atarian izen emandako erabiltzaile guztiek honako Baldintza Orokor hauek ezagutu eta onartu behar dituzte:

BandaBeat irabaz asmorik gabeko atari bat da.

Atarian dauden edukiak ez dira salduko edo alokatuko, ez eta etekin ekonomiko bat atera dezakeen beste erakunde baten eskuetan ipiniko, lehenik edukien jabetza duen taldearekin harremanetan jarri gabe.

BandaBeat atariko abestiak edozein erabiltzaile anonimok edo erregistratuk entzun ditzake.

Antolatzaileek atari honetako edukiak erabili ditzakete beraien promozioa egiteko. Erabilitako edukien jabeek ez dute konpentsazio ekonomikorik eskatuko erabilera horregatik.

Banda bakoitzak atarira ekarritako edukien gaineko jabetza intelektualaren jabe izan behar du. Ez dira onartuko jabetza intelektualaren legeak urratzen dituzten edukiak.

Banda batek bere izen ematea ezeztatu arren, igotako edukiak atarian geratuko dira, eta Antolatzaileek erabakiko dute abestiak ezabatu nahi dituzten ala publikoari eskaintzen jarraitu.

Edukiak edozein hizkuntzatan egon daitezke. Hala ere, euskarazko edukiak lehenetsi egingo dira, Antolatzaileek erabakitako metodoan erabiliz, esate baterako, euskarazko edukiak proposamen zerrendatan erakutsiz.

Legez kanpoko jardueraren bat salatu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu mezu bat harremanetarako helbidera.

MUSIKA ZERRENDA PUBLIKOAK

ZURE MUSIKA ZERRENDAK