Argitaratua 2014-10-21 23:07:11

AIZKORAK ZORROZTU

  • OTORUNTZA (1:48)entzun
  • APUR NAZAZU (2:25)entzun
  • HERNANIKO TATUADOREA (2:26)entzun

Biografia

Aizkorak Zorroztu taldea 2014ko udaberrian sortu zen Bilbon.

Aizkorak Zorroztu taldeko kideak beren musikan eragina izan duten bi korronteen berezko erritmo, soinu eta egiturekin inprobisatzen hasi ziren. Hain zuzen, minimalismoa eta afterpunkaren esperimentazioa eta grungeren izaera korrosiboa eta estutasuna izan dira beren eraginak. Taldeak 60ko eta 70eko musika-tresnak erabiltzea du gustuko, horrela, musika organiko eta biziaz gain, sentitzen eta barneratzen dituzten abestiak ere sor ditzaketelako.

Horrez gain, taldea zinemazalea ere bada, eta zinemaren mekanismo narratiborik ezagunenak erabiltzen ditu bere hitzen irudiak eta istorioak egiteko, euskaraz beti, 80ko eta 90eko talde euskaldunen eraginarengatik batik bat

Aizkorak Zorroztu taldearen begirada, kamustuta dagoen aizkora baten xaflaren gaineko isla distortsionatua da: itxuragabekeriaren, errealitatearen ikuspegi deformatuaren eta mundu kaltegarri eta gaixo baten disekzio leialaren artekoa. Makillajerik gabe; eufemismorik gabe.

MUSIKA ZERRENDA PUBLIKOAK

ZURE MUSIKA ZERRENDAK