Argitaratua 2015-09-24 12:15:09

Bi bala

  • 03 - Gure heroiak (3:40)entzun
  • 01 - Dabiltzan harriak (4:10)entzun

Biografia

Alegia, Ataun eta Orioko kideak biltzen dituen laukotea da. Kaleratu zuten aurreneko diskotik urtebete ere igaro ez denean (Wasabi, 2014), bigarren lana gauzatu eta argitaratu dute, “Gure eroyak” izenarekin.

Bonberenea Ekintzak plataformak ekoiztua, Karlos Osinaga izan da soinuaren nondik-norakoen arduradun (grabazio, nahasketa eta masterizazioa) Bonberenea gaztetxeko estudioan, 2015eko udan. Taldekideek definitzen duten moduan, “Bertso-rock” estilo deigarriaren erreferente da 2013ko bertso saio berezi batean jaiotako proiektu hau.

Izan ere, bi elementuetatik asko du Bi Bala-k. Aitzol Barandiaran ataundarra eta Iñaki Gurrutxaga oriotarra dira abesteaz arduratzen direnak. Biak bertsolariak, azkenak gitarra jotzeko ardura ere bere gain darama. Hauetaz gain, Xabier Etxeberria “Pitxu” (baxua) eta Julen Goikoetxea (bateria) musikariek osatzen dute taldea.

Bertso musikatuekin zerikusia duen proiektu honen muina, berriz, hitzak dira. Oso gutxi dira talde honen arkatz zorrotzek jaurtitzen dituzten baletatik aldegin dezaketenak, taldea bera barne. “Kontraesanak” abestia, adibidez, gure egunerokotasunean ikusi ditzakegun kontraesanen errepaso bortitza, edo “Ertzainak” kantuan Euskadiko poliziari egindako “ereserki” sarkastikoa dira honen eredu. Ezin ahaztu, ezta ere “Familia sakratua”, Nueva Vulcano talde kataluniarraren bertsio dotorea
(www.bonberenea.com orritik hartua)

Nor gara

Julen Goikoetxea (bateria)
Xabier Etxeberria (baxua)
Iñaki Gurrutxaga (gitarra eta ahotsak)
Aitzol Barandiaran (ahotsak)

Lanik argitaratu

Wasabi (2014)
Gure eroyak (2015)

MUSIKA ZERRENDA PUBLIKOAK

ZURE MUSIKA ZERRENDAK