Argitaratua 2012-10-16 16:47:50

BLAKA

BLAKA
  • SWEET KATE (5:34)entzun
  • GOAZEN (2:36)entzun
  • KORRI (3:54)entzun
  • HAU DA HAU (3:18)entzun

Biografia

Blaka taldea 2009ko udan sortu zen Rock taldea da. Hasteko, izenaren jatorriari buruzko galderei erantzutearren,Blaka, lagun baten mote batetik hartutako izena da, besterik gabe. Taldea osatuko zuten lehen musikariak Jon (gitarra), Manex (baxua) eta Iker (bateria) izan ziren eta Ikerren ganbaran ibiltzen ziren Chuck Berry-ren doinuak behin eta berriz joaz. Denbora gutxi iraun zuten bizilagunak gutaz nazkatu eta ganbara hartatik botatzeko. Taldeak orduan izan zituen lehen aldaketak: Manexek baxua utzi eta gitarra hartu zuen eta Oza (baxua) baxujole gisan sartu zen taldera. Azken "fitxaje" bezela Makako (abeslaria) izan genuen taldean. Aldaketa hauek egiterako 2009ko uda hasieran aurkitzen ginen eta taldea osatua zegoela ikustean bereala ekin genion berriro gogor entsaiatzeari baina oraingo honetan Ozaren gurasoen garajean egingo genuen eta uda bukatzear zegoela berriro ere alde egin behar izan genuen soinu arazoak zirela eta. Horrela irailean sartu ginen eta honekin batera kurtsoa hasi zen. Ikasturtea aurrera zihoan heinean musika eskola hartu genuen entsaio gelatzat (eta bertan gaude oraindik ere). Honela, lehen kontzertua emateko aukera eman ziguten añorgako gazteek (eskerrikasko!) eta Blakaren izenpean eman genuen añorgako gaztelokalean gure lehen kontzertua 2009ko Abenduaren 12an. Geroztik taldeak berdin jarraitu du inungo aldaketarik gabe eta hainbat kontzertu eman ditu inguruko gaztetxe eta jaietan (eskerrikasko hau posible egin duten guztiei!). 2010 eko uda bukatzean maketatxo bat grabatu eta kaleratzeko asmoekin hasi ginen (baina uste baino denbora dexente gehiago kostatzen ari zaigu...). Bukatzeko, esker onak eman benetan lagundu gaituzuen guztioi (gurasoak, kuadrila, donostiako piratak, azga...) eta inguruko talde guztiei (the hostile, madeleine, 3gabe2, skakeitan, denayed, single socks...). Eta orain benetan bukatzeko, Gorka Gabilondoren aipamen txiki bat egitea garrantzitsua dela iruditzen zaigu, Blakako partaide garrantzitsu bat izateaz gain, lehen entsaioa egin genuen unetik orainarte (eta jarraituko duelakoan) asko laguntzen eta beharrezkoak egiten ibili delako. Benetan Mila esker! Besterik gabe espero dugu gure zarata gustukoa izatea!

MUSIKA ZERRENDA PUBLIKOAK

ZURE MUSIKA ZERRENDAK