Argitaratua 2013-10-31 23:00:42

ENTROPHIA

ENTROPHIA
  • Erokeri hau gelditzen.mp3 (2:09)entzun
  • Zure itxura.mp3 (2:39)entzun
  • ORBAINEZ JOSITA.mp3 (2:30)entzun

Biografia

Eraitsitako KUKUTZA gaztetxearen sotoetan sortu zen ENTROPIA, beste talde batzuetan jotzen zuten Anderrek eta Mikelek elkar ezagutu zutenean. Hala ere, 2006. urtean bildu ziren lehen aldiz, Alhondigako lokal batean, Anderrek egindako abestiei itxura emateko. Baina Ander Iruñera joan zen bizitzera eta proiektua eten egin zuten. Handik zenbait urtetara, 2010. urtean, berriro ekin zioten proiektuari. Euskara aukeratu zuten adierazteko hizkuntza moduan, Berri Txarrak, Negu Gorriak edo Itoiz taldeen eraginez. Horiez gain, Beatles, The Doors, The Cure, Delorean, Smashing Pumpkins, New Order, Naia Lesder, Nevada eta bestelako taldeen kutsua ere antzematen da bere musikan. Hainbat estilo nahastuz, hala nola elektronika, popa, rocka, hip-hop edo metala, hasi ziren abestiak egiten. Gaiak ere oso bestelakoak dira, baina amodioa da guztietan agertzen dena. Bestalde, etorkizun itxaropentsurik ematen ez digun gaur egungo sistema salatzen du, harrapatuta eta kateatuta gauzkalako. Geuk geurera, hots, abestiak egitera, sentimenduak eta sentsazioak sortzera. Eta zuotako bakoitzarekin partekatzera. Eskerrik asko entzutegatik.

MUSIKA ZERRENDA PUBLIKOAK

ZURE MUSIKA ZERRENDAK