Argitaratua 2011-11-21 21:50:39

Eratu

  • Mila aldiz.mp3 (3:02)entzun
  • Nablus ilun.mp3 (4:20)entzun
  • Ametsa nahiago.mp3 (3:34)entzun

KONTZERTUAK

  • ERATU ZUZENEAN2011/12/17
  • ERATU Kontzertu Akustikoa2011/12/06
  • ERATU + GOVERNORS2011/12/03

Biografia

Eratu taldea 2010 urte bukaeran sortu zen. Taldearen ideia nagusia Unai (Laia, Sortuz) gitarjole/abeslariak eta Aitor (Laia, Joxpa, Kemen Lertxundi...) baterijoleak osatu zuten eta berehala abestiak konposatzen hasi ziren. Handik hilabete eskasera Luzu (Xasta) baxujolea sartu zen proiektuari bere sarrerarekin forma emanez.
Apirilean, taldeak estudiora sartzeko erabakia hartu eta Bonbereneako estudioetara jo zuten. Bertan, Karlos Osinagaren gidaritzapean (Anari, Berri Txarrak, Willis Drumond…) grabatu
zituzten diska osatzen duten 10 abestiak.

“Karlosekin lan egiteko erabakia ezin hobea izan dela azpimarratu beharko genuke, bai musikalki baita pertsonalki ere asko lagundu baitigu.”

Diskoaren kolaborazioei dagokionez, Aitzol eta Aroa Lasak eta Oihana Ameskuak hiru abestiei hitzak jarri dizkiote eta Juan Sangrek (Governors, Ekon..) “Ametsa nahiago?” abestiari bere
ukitua eman dio ahotsarekin. Orokorrean, erritmo landu eta ahots melodikoekin datorkigun diska daukagu gure aurrean, letra landu eta soinu indartsuak dituelarik.
Urriaren 8tik aurrera diskaren aurkezpen kontzertuekin buru belarri ibliko dira, Euskal Herriko txoko guztietara iristeko asmoarekin, eta nork daki, baita mugak gaindituz ere.