Argitaratua 2012-10-15 17:34:31

Larregi

  • Esperoan (4:08)entzun
  • Nigandik gertu (3:12)entzun
  • Izotza bezain hotza (3:45)entzun
  • Gure belaunaldia (4:10)entzun

Biografia

LARREGI taldea 2009ko abenduan sortu zen Lemoan. Garai hartan hirukote bezala eman genituen gure lehenengo urratsak, eta handik gutxira, 2010ean, gure lehenbiziko maketa argitaratu genuen. 6 abestiko maketa hark ate berriak zabaldu zizkigun eta, besteak beste, GAZTEA irrati emisorak Euskal Herri mailan antolatzen duen Maketa Lehiaketako "Entzuleen saria" irabazteko balio izan zigun.

2012an, aldiz, lehen autoekoiztua kaleratu genuen: "Bidea dugu helmuga". Melodiei garrantzi handia emanez, rock kutsuko hamabi abesti berrik osatu zuten lan hura.

Denboraren joan-etorriarekin, taldekideen artean zenbait aldaketa izan dira eta gaur egun Iñigo (baxua eta koruak), Unai (gitarra eta ahots nagusia), Jokin (gitarra eta koruak) eta Markelek (bateria) osatzen dugu Larregi. Dena ondo bidean, 2015ean gure estudioko hurrengo lana izango dena kaleratuko dugu.

MUSIKA ZERRENDA PUBLIKOAK

ZURE MUSIKA ZERRENDAK