Argitaratua 2012-11-06 17:14:56

Nekez

Nekez
  • 1, 2, 3... Aske! (3:05)entzun
  • Bizitzaren Iturria (3:31)entzun
  • Argiak Piztu! (3:18)entzun
  • Argirik Gabeko Izarren Azpian (4:04)entzun
  • Gurea Da Geroa (3:17)entzun

Biografia

Nekez 2007. urte bukaeran sortu zen Iruñerrian, Vortex, Kasu edo Arkada bezalako taldeko musikariekin. Garai berriko metala jorratzen dute, melodiko eta bizia, inspirazioa euskal taldeetan bilatuz, Ekon, Kauta, Governors eta antzeko taldeetan… Lehen demoa k estudioetan grabatu ondoren eta 2007ko karpan 8.000 pertsonen aurrean jo ondoren, Josuk taldea uzten du eta bere ordez Ander sartzen da. 2009. urteko azaroan, Jon eramaten dute gure albotik urte luze batez, eta taldea bira akustiko garrantzitsu batean murgiltzen da. Honen emaitza, abenduan kaleratzen duten “Askatasuna itxaropen saioak” diska akustikoa da. Bertan aurki daiteke ere bideo dokumentala, bira eta diskaren grabazioa azaltzen duen bideoa. 2010eko Azaroan, eta Jonen bueltarekin batera, taldeak entseguei ekiten dio berriro indar eta gogo berrituekin. 2011 hasiko da haien ibilbide berria, kasu honetan laukote bezala, Mikelek taldea uztea erabakitzen baitu. Urrian, MAV estudioetan sartzen dira haien lehen diska grabatzeko, ARGIAK PIZTU!, 2012.ko urtarrilaren 9an argia ikusi zuena eta Euskal Herri osoan aurkezten ari direna.
Joseba Urtasun ahotsa, Eder Gonzalez kitarra eta ahotsa, Jon Ziriza bateria eta Ander Arlegi baxua.

MUSIKA ZERRENDA PUBLIKOAK

ZURE MUSIKA ZERRENDAK