Argitaratua 2014-10-22 16:35:09

Ordu Goriak!

  • Hemendik at! (3:48)entzun
  • Gu (3:19)entzun
  • Aurrez-aurre (2:37)entzun

Biografia

Talde gasteiztar gazte hau duela 5 hilabete sortu zen... Hasi berriak gara, baina badugu zer esanik. Gure taldeko partaide batzuek ez dutela sekula musika formakuntzarik jaso esan beharra dago ere bai. Hilabete hauetan bi kontzertu emateko aukera izan ditugu eta oraingo honetan Banden Lehian parte hartzeko buru-belarri aritu gara gure lehenengo 3 abestiak sortzeko asmotan... eta hemen gara! Berri Txarrak, Rise Against, Hesian, etab. talderen influentzia handiarekin sorturiko talde arabarra, eszenatokiak gori-gorian jartzeko asmotan... hemen gara: ORDU GORIAK!


Aukera paregabea da gure burua ezagutarazteko, musika bidez euskara batez ere bultzatzeko... Gasteizaldean faltan somatzen den gure hizkuntza preziatu hau sustatzea da gure nahia, ezinbestekoa guretzat beraz aukera hau!! Baditugu lan eta abesti gehiago baina horretarako...

BILBON EGOTEKO AUKERAREN ZAIN! EZIN GOGOTSUAGO!

MUSIKA ZERRENDA PUBLIKOAK

ZURE MUSIKA ZERRENDAK