Argitaratua 2011-05-01 13:46:30

Vietato Pensare

  • Laugarren Kukutza (3:51)entzun
  • Gelditu AHT (2:18)entzun
  • Marionetak (2:23)entzun
  • Venganza (2:57)entzun

Biografia

Vietato Pensare punk-rock talde bat da. 5 kide ditu: Josu (ahotsa), Irantzu (ahotsa ta koroak), Gaizka (kitarra), Javi (bateria) eta Unai (baxua). Musika talde bat sortzeko ideia, duela zenbait urtetako Gorlizko jaietan jaio zen, Gaizka, Mikel, Josu eta Unairen eskutik. Ideia ezinobea izan arren, zenbait traba genituen hasieran: 1) Mikelek ta Unaik ez zuten instrumentuak jotzeko ideia handirik (Mikel kitarrista zen); 2) Ez geneukan bateriarik (arazorik larriena zalantzarik gabe). Zenbait bateriarekin ensaiatu genuen, gustora jotzea lortu gabe, eta beste hainbestek beraien talde propioa zuten. Behin Gaizkak Javi ezagutu zuen (Erandioko jaietan, nola ez), ta ensaiatzera etorri zen hurrengo egunean. Guk Javi gustuko genuen, ta Javik gu ere bai (maitasuna hasieratik, jeje), beraz gurekin geratu zen. Bukatzeko, Mikel, beste kitarrista, tadetik aldendu zen. Ta orain gure sugarra erakusteko prest gaude, iskanbila sortzeko irrikitan!

MUSIKA ZERRENDA PUBLIKOAK

ZURE MUSIKA ZERRENDAK